Masatoshi Koshiba
Itxura
Masatoshi Koshiba (japonieraz: 小柴 昌俊 Koshiba Masatoshi , Toyohashi, Aichi, 1926ko irailaren 19a - Tokio, 2020ko azaroaren 12a) japoniar fisikaria izan zen. 2002an Fisikako Nobel saria jaso zuen, Raymond Davis estatubatuarrarekin batera, neutrino kosmikoen detekzioari buruz egindako lanagatik. Sariaren beste zati bat Riccardo Giacconi italiarrarentzat izan zen, X izpien iturri kosmikoen aurkikuntzan egindako ekarpenengatik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-12-11 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]